Sony Xperia E4 - Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita

background image

Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita

atala 118 orrian.

Fitxategiak kudeatzea ordenagailua erabilita

Fitxategiak transferitzeko eta kudeatzeko, erabili USB kable bidezko konexioa Windows

®

sistema eragilea darabilen ordenagailu baten eta zure gailuaren artean. Bi gailuak

elkarrekin konektatuta daudenean, arrastatu eta jaregin edukia gailuaren eta

ordenagailuaren artean, edo gailuaren barneko biltegiaren eta SD txartelaren artean,

ordenagailuko fitxategi esploratzailea erabiliz.

PC bat edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu bat baduzu, Xperia™ Companion softwarea erabil

dezakezu gailuko fitxategi-sistema atzitzeko.

Fitxategiak Wi-Fi

®

sareen bidez Multimedia transferentzia modua

erabiliz transferitzeko

Gailuaren eta Multimedia transferentzia modua (MTP) onartzen duten gailuen artean
fitxategiak transferi ditzakezu, Wi-Fi

®

konexioa erabiliz. Konektatu aurretik, bi gailuak

bikotetu behar dituzu. Musika, bideoak, argazkiak edo bestelako multimedia-fitxategiak

transferitzen ari bazara gailuaren eta ordenagailuaren artean, ordenagailuan Media Go™

aplikazioa erabiltzea da onena. Media Go™ aplikazioak multimedia-fitxategiak bihurtzen

ditu, gailuan erabili ahal izan ditzazun.

Eginbide hori erabiltzeko, multimedia transferentzia onartzen duen Wi-Fi

®

gaitasuneko gailu

bat behar duzu, adibidez, Microsoft

®

Windows Vista

®

edo Windows

®

7 darabilen ordenagailu

bat.

118

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Gailua ordenagailuarekin hari gabe erabiltzeko prestatzeko

1

Ziurtatu multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,

lehenespenez gaituta dago.

2

Ziurtatu Wi-Fi

®

funtzioa aktibatuta dagoela.

3

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

4

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.

5

Punteatu

Parekatu PCarekin eta, ondoren, Hurreng..

6

Jarraitu pantailan agertzen diren argibideei konfigurazioa osatzeko.

Bikotetutako gailuetara hari gabe konektatzeko

1

Ziurtatu multimedia transferentzia modua gaituta dagoela gailuan. Normalean,

lehenespenez gaituta dago.

2

Ziurtatu Wi-Fi

®

funtzioa aktibatuta dagoela.

3

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

4

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.

5

Hautatu bikotetutako gailu bat, bertara konektatzeko, eta, ondoren, punteatu

Konek..

Bikotetutako gailuetatik deskonektatzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.

3

Hautatu deskonektatu nahi duzun bikotetutako gailua.

4

Punteatu

Deskonektatu.

Beste gailu batekiko parekatzea kentzeko

1

Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > USB konexioak.

3

Hautatu kendu nahi duzun parekatutako gailua.

4

Punteatu

Utzi parekatzeari.