Gailua kargatzea
Gailuak bateria kapsulatu birkargagarri bat du eta Sony-k edo Sony-k onartutako
konponketa-zentro batek soilik aldatu beharko luke. Ez saiatu inoiz gailua zerorrek
bakarrik irekitzen edo desmuntatzen. Gailua irekiz gero, zure bermea baliorik gabe utz
dezakeen kalteak eragin ditzake.
Bateriak karga pixka bat izaten du gailua erosten duzunean. Kargatzen ari den bitartean,
gailua normaltasunez erabil dezakezu. Irakurri bateriari buruzko informazio gehiago eta
10
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
bere errendimendua hobetzeko informazio gehiago
Bateria eta energia kudeaketa 115
orrialdean.
Gailua kargatzeko
1
Konektatu kargagailua korronte hartune batera.
2
Konektatu USB kablearen mutur bat kargagailuan (edo ordenagailuaren USB
atakan).
3
Entxufatu kablearen beste muturra gailuaren mikro USB atakan, USB ikurra gora
begira dagoela. Jakinarazpen argia piztuko da kargatzen hasterakoan.
4
Gailua guztiz kargatutakoan, deskonektatu kablea gailutik kanpora tiratuta.
Ziurtatu konektorea tolesten ez dela.
Bateria guztiz deskargatuta badago, hainbat minutu beharko dira jakinarazpen argia piztu eta
kargatze ikonoa ( ) agertu arte.
Bateriaren jakinarazpen argiaren egoera
Berdea
Bateria maila % 90etik gorakoa da
Gorri keinukaria
Bateria kargatzen ari da eta karga maila % 15etik beherakoa da
Laranja
Bateria kargatzen ari da eta karga maila % 90etik beherakoa da
11
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.